Udalekuak 2023
Ordutegiak:
- 9:00etatik 14:00etara
- Harrera goiz eta irteera berantiarreko zerbitzua (ikastetxeak eskainitakoa)
Kokapen desberdinak:
- Zornotza: Aspalditik ari gara elkarlanean Zornotzako Karmengo Ama Ikastetxearekin, kampusa ahalik eta baldintzarik onenetan gauzatzeko behar dugun lekua ematen baitigu.
- Zure ikastetxean kanpalekuak eskaintzeko prest gaude.
Eman izena gure kampusean ekainaren 7a baino lehen
Edukiak eta gure tresna gogokoenak:
Coding Express
- Programaziorako oinarrizko gaitasunak.
- Tresna pre-programatua, ez du tresna osagarririk behar.
- Bluetooth bidez tablet bati lotura jarduera gehiagorako.
- Funtzionamendua:
Kolore bakoitzeko adreiluak, trenari ekintza desberdin bat eginarazten dio, beraz, umeek programaziorako oinarrizko gaitasunak garatzen dituzte, sekuentzia eta baldintzen bidez.
LEGO Education WeDo 1.0
- Roboten eraikuntza eta programazioa.
- Ordenagailu batekin lotura fisikoa behar du.
- Funtzionamendua:
Umeek diseinu amaigabeak egin daikiez sentsore sinpleekin eta ordenagailu batera konektatutako eragile batekin, jokaerak programazen dituzte. Robotikan hasteko tresna ezin hobea, erraza eta dibertigarria.
LEGO Education WeDo 2.0
- Roboten eraikuntza eta programazioa.
- Bluetoothen bidezko lotura behar du.
- STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) munduan esperientzia praktikoa.
- Scratchekin bateragarria.
- Funtzionamendua:
Hiru fasetan banatutako 16 proiektu: Esploratzeko fasea, ikasleek proiektuan sartu daitezen, sortzeko fasea, eraikuntza eta programazioa sustatzeko eta partekatzeko fasea, proiektua aurkezteko.
LEGO MINDSTORMS Education EV3
- Roboten eraikuntza eta programazioa.
- Bluetoothen bidezko lotura behar du.
- STEAM munduan esperientzia praktikoa.
- Funtzionamendua:
Robotak eraiki eta programatu daitekez, eragile, sentsore, gurpil, engranaje eta beste gailu teknikoen bidez.
LEGO SPIKE ™ Prime
- Ikasteko sistema praktikoa, intuitiboa, inklusiboa eta oso moldagarria.
- Bluetooth bidezko konexioa gailu batekin, funtzionatzeko.
- Scratch-en oinarritutako programazio hizkuntza intuitiboa.
- Diseinu sortzailerako aukera amaigabeak.
- Funtzionamendua:
Joko praktikoa eta programazio digitaleko esperientziak lotzen dituen ikaskuntza osoA. Arrastatzeko eta askatzeko programazioa eta SPIKE Prime app-aren barruko unitate didaktikoak hub programagarrira pasatzen dira, eraikuntza fisikoek bizia har dezaten.
SPIKE ™ Essential
- Energiaren, energia-transferentziaren eta talkaren kontzeptu zientifikoen ikerketa.
- Scratch-en oinarritutako programazio-hizkuntza.
- Ikasleak gaitasun sozioemozionalak, linguistikoak eta matematikoak garatzera bultzatzen ditu.
- Funtzionamendua:
45 minutuko zortzi ikasgai dituzten bost unitate, curriculumeko edukiekin lerrokatuta, STEAM arrazoiketa independentea bultzatzen dute, narratiba erabiliz problemak modu ludikoan ebatziz.
Scratch
- Doako programazio-hizkuntza.
- Programaziorako sarrera bikaina.
- Istorio interaktiboen sorrera.
- Programatzeko prozesua jolas bihurtzen du.
- Funtzionamendua:
Alde batetik, objektu batzuk ditugu (Scratchek erabiltzen duen nomenklaturan), eta, bestetik, hainbat ekintza eta portaera, objektuek modu batean jardutea lortzeko konbina ditzakegunak.
Makey Makey
- Eguneroko objektuak ordenagailu baten tekletara konektatzeko diseinatutako asmakizun-kita.
- Scratchen proiektuekin bateragarria.
- Funtzionamendua:
Zirkuituko plaka bat, krokodilo-pintzak eta USB kable bat erabiliz, jostailuak seinale elektrikoak erabiltzen ditu ordenagailura teklatuaren pultsazio-seinale bat edo saguaren klik bat bidaltzeko. Makey Makeyk teklatuan edo saguan klik egiten duen edozein web orri edo programarekin funtziona dezake.